Zizailaketa Prozesua: Urratsak eta Ezaugarriak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,1 KB

Zizailaketa Prozesua

1) Zeintzuk dira zizailaketa prozesuaren urratsak:

  1. Kutxillak, xaflan barrena sartzen hasten dira.
  2. Gainazaleko zuntzak ebaki eta barnealdekoak deformatu egiten dira.
  3. Barruko zuntzak deformatuagoak daudenez, trakzio indar handiagoen eraginpean daude.
  4. Trakzio indar honek, haustura lodiera guztian zehar barreiarazten du.

2) Nolako zizailak ditugu merkatuan?

  • Giilotina
  • Palankadun
  • Zirkularra
  • Eraunsketa
  • Anitzak
  • Eramangarria zizaila

3) Zeintzuk dira gillotina zizailen osagaiak?

  • Bastidorea
  • Mahaia
  • Trantxa
  • Hortzak
  • Sumilak
  • Topeak
  • Multzo eragileak
  • Aksionamendu dispositiboa

4) Nola deskribatuko zenuke gillotina zizaileko trantxa bat?

Gorunzko eta berunzko mugimendu bertikala du. Goiko ardatza bertan kokatuta dago.

5) Zerren arabera aldatuko dugu hortzen tarteko separazioa eta angelua?

Xaflaren lodieraren eta material motaren arabera, hortzen arteko angelua eta distantzia aldatu beharko da.

6) Ze funtzio dute sumillek eta topeak?

  1. Sumillak: Ebakitzea gauzatzen ari den bitartean, xafla mahaiaren aurka mantentzea.
  2. Topeak: Makinaren atzekaldeko topeek, xaflaren zabaleraren neurria ziurtatuko digute. Mahaiko topeek, xaflaren elkartzutasuna eta paralelotasuna ziurtatuko digute.

7) Gillotina zizaila bat erosteko garaian ze ezaugarriei erreparatuko diegu?

  • Moztu lezakeen xafla luzera maximoa
  • Moztu lezakeen xafla lodiera maximoa
  • Makinaren motorrak eskaini aldigun potentzia (zaldi potentzitan)
  • Makinak minutuko eraman ditzazkeen kolpe kopurua
  • Makinaren pisu eta dimentsioak

8) Palankadun zizailen artean, ze sailkapen egin dezakegu?

  • Xafla ebakitzekoa
  • Profilak
  • Xafla eta profilak
  • Puntzonatu ahal dutenak

9) Nolakoak izaten dira zizaila zirkularreko diskoak?

Diskoa oso ondo zorroztuak egon behar dute, altzairu gogor templatuzkoak izaten dira. Diskoak konikoak edo zirkularrak izan daitezke.

10) Nolakoak dira eraunsketa zizailetako hortzak?

Altzairu gogor templatuzkoak izaten dira, ongi zorroztuak, ebakidura edo sekzio karratudunak dira.

11) Ze zizailek eskatzen digute hianbat eragiketa gauzatu ahal izatea?

Zizaila OROKORRAK.

Zure ustez, zizailetako erraminta aktiboak (kutxillak...) nola mantenduko ditugu egoera egokian?

Ongi zorroztuak erabili. Erraminta kamustua badago, ezer ez moztu. Aholkaturiko xafla lodiera ez iragan, kolperik ez eman.

Zizailaketako Galdegia

1) Merkatuan aurkitzen ditugun zulatzeko makinak nola sailkatzen dira?

  • Finko normalak
  • Eramangarriak
  • Bereziak

2) Ze sistema erabiltzen dute mahai gaineko zulatzaileek abiadura aldatzeko?

Abiadura aldaketa, polea-kono bidezko sistemaren bidez egiten da. Engranaje edo erregulagailu elektronikoak dituzten abiadura-kaxak, geroz eta gehiago zabaltzen ari badira ere.

3) Mahai gaineko zulatzaileak zer lanetan erabiltzen ditugu?

Diametro txikiko zuloak egiteko eta pieza txikiekin lan egiteko.

4) Torloju anitzeko zulatzeko makinen sailkapena zein da?

  • Torloju anitz zulatzeko makina
  • Bateriako edo serieko zulatzeko makina
  • Dorre biragarria duen zulatzeko makina

5) Zulatzeko makina erradialek ze ezaugarri dituzte?

  • Tamaina edo pisu handiko piezetan zuloak egiteko erabiltzen da.
  • Beso (bandera) batek jura egiten du ardatz (zutabe) baten inguruan. Beso horretan, kaneko torlojua duen burua lerratzen da.
  • Besoa zenbat eta luzeagoa izan, orduan eta handiagoa izango da lan egiteko eremua.
  • Zutabeak besoaren pisua eta buruaren pisua jasan behar du. Horretarako, zutabe bikoitzeko sistema erabiltzen da.

6) Ze sistema ezagutzen dugu zulatzeko makinetan kokatzeko?

Barautsa makinan kokatzeko, barauts-etxea edo morse konozko akoplamenduak erabili daitezke.

7) Abiadura transmititzeko, engranaje-kaxa erabili, polea-kono bidezko sistema baztertua izan delarik.

Hariaren Helburu Garrantzitsuenak

1) Zeintzuk dira hariaren helburu garrantzitsuenak?

  • Pieza ezberdinak beraien artean elkarturik mantentzea.
  • Higidura transmititzea.

2) Nola definitzen edo izendatzen dira hariak?

Harria-neurriarekin eta diametro izendatuarekin definituko da haria. Adib: 10x1,5 neurriak dituen torlojuak esan nahi du, 10mm-ko kampo diametroa eta 1,5mm-ko hari neurria dituela.

3) Zeintzuk dira hariaren atalak?

  • Haria
  • Helize karabilkatuaren biretako bati (ESPIRARI) esan
  • ALBOK EDO SAHIETSAK hariaren alboko aurpegiak edo azalerak dira
  • GAILURRA EDO ESPIRA hari beraren alboko aurpegiak edo azalreak dira
  • HONDOA, hurrenez hurreneko hariak elkartzen diren beheko gainazala da.

4) Zeintzuk dira hariaren ezaugarriak?

  • Hariaren profila
  • Diametro izendatua
  • Hari neurria
  • Aintzinapena
  • Hariaren luzera
  • Hari-kopurua
  • Hari-sarrerak
  • Hariaren karabilkadura noranzkoa

5) Zer hari mota da industrian gehien erabiltzen dena?

Hari triangularrak dira gehien zabalduta daudenak industrian eta arloan erabilpenean.

6) Hari metrika eta whitworth harien harteko desberdintasun nagusia zein da?

Hari metrikoaren ezaugarriak: hariaren profilek bi kasutan triangulo aldekidearen forma dute, erpinean naiz oinean zenbait kamustuta edo moztuta, erpinak aldakatuta daude eta hondoak borobilduak. Hariaren angelua 60 gradukoa.

Whitworth hariaren ezaugarriak: hariaren profilak triangelu isoszelearen forma dute, erpina edo gailurra eta oina moztuta duekarik, erpinak eta hondoak bai azkoinean eta torlojuan ere, neurri berean biribilduta daude eta bi piezen artean bete-beteko doikuntza egin dute, hariaren angelua 55 gradukoa.

7) Zertarako erabiltzen dira batez ere whitworth hariak?

Gasa, ura eta gisako jariakinak garraiatzeko tutuak elkarri lotzeko tutuaren eta beren akoplamenduetan erabiltzen den whitworth haria da.

Materialak Ebaki

1) Materialak ebakitzeko garaian ze hiru sistema ezagutzen ditugu?

  • Txirbil-harroketarik gabeko ebaketa mekanikoa (zizel bidezko ebaketa, zizailaz egina)
  • Txirbil harroketa bidezko ebaketa mekanikoa (zerraketa)
  • Jardunbide edo prozedura bereziak (soplete, laser bidezko ebaketa)

2) Txirbil-harroketa bidezko ebaketak ze abantaila azaltzen du, txirbil harroketarik gabeko ebaketaren aurrean?

lodiera eskoz ere handiagoko piezak ebaki daitezkeela, askoz lan txukun garbi eta doitutagoa egiten dela pieza batere deformatu gabe, eskuz edota makinaz egin daiteke.

3) Zeintzuk dira zerra horri baren ezaugarri nagusiak:

  • Tamaina
  • Hortzen kokapena
  • Ebaketa-maila
  • Materiala

4) Higidura-motaren arabera, merkatuan ze 3 zerratzeko makina-mota ditugu?

  • Atzera-aurrerako higidura zuzeneko makina
  • Etengabeko higidura zuzeneko makina
  • Zerra edo zinta-zerra amaigabea
  • Higidura zirkularreko makina
  • Zerra zirkularra

5) Zinta-zerra amaigabea eta atzera-aurrerako higidura zuzeneko zerraren artean?

ABANK: Makina honen ebaketa-abiadurak ez du mugarik, ez baitu atzera-aurrerako higidura dabilen masarik. Itzulerako ibilbide-zatian ez du arkua altxatu beharrik, ez baitu itzulerako ibilbide-zatirik. Hobeto eta berdinago hoztea dela, lana ere askoz berdinago egiten du.

DEILAK: Zinta-zerrak makurduraren eta trakzioaren eraginik handienak jasan behar dituenean, orduantxe ditu hortz gehien lanean. Pieza lodiera zenbat eta handiagoa izan, are eta gehiago gertatzen da, beraz, bermapuntuen arteko tartea zenbat eta handiagoa izan, hainbest eta gehiago. Indar edo kargarik handienei, unerik desegokienean eutsi behar diela. Irtenbidetakorenbat bat zerraren sekozioa handitzea izango litzateke. Hori ezinezkoa da, zinta-zerra poleei atxiki behar zaie eta, gainera, kopadura jasan behar du arrabol-gidari batzuen bidez ebaketa-norabidearekin lerrrokatzeko eta horrek ezingo lorateke egin atzera-aurrerako makinetan erabiltzen diren zerra-orrienak bezalako lodiera handiko zintekin. Lodiera txikiak bere aldetik, arrabolen arteko bermapuntuak txikiak izatea, beraz, horietan egindako presioa osoa handia izatea eragiten du. Zinta-Zerrakin zerratzeko makina, oso egokia profil meheak zerratzeko, baina bere etekina ez da ona pieze bete edo kosko handiak zerratzeko.

Entradas relacionadas: